Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zazpi eguneko txapelketaren ondoren, etxean dago Ioseba Fernandez. Iturmendiarrak ez du nolanahi ahaztuko 2012ko Irristaketako Munduko Txapelketa. Bertan bizitakoaren lekukoekin etorri da Italiako Ascoli Piceno eta San Benedetto hirietatik: zilarrezko eta urrezko dominak eta munduko txapeldun dela gogorarazten duen ortzadar koloreko mallota. Ioseba Fernandez pozez txoratzen itzuli da Italiatik: "txikitako ametsa bete dut" adierazi du. MarkakIoseba Fernandez bigarren sailkatu zen 300 metroko erlojupekoan. Txapelketa 200 metroko erlojupekoan borobildu zuen, urrezko domina irabazteaz gain, munduko errekorra apurtzean. Inoiz inork egindako marka onena egin zuen, lehen aldiz 16 segundotatik jaitsiz: 15,879an utzi du munduko errekor berria.Lehiatu zen azken proban, 500 metroko esprintean, ez zen aurrekoetan bezain fin ibili, eta 17. postuan sailkatu zen.