Iturmendin, zeramikaren adierazpide gisa

Guaixe 2013ko apirilaren 19a

Luisa Ortizek Handkraft Artisau Zeramikoa tailerra du Iturmendin. Malagan goi ziklo batean zeramika teknikak ikasitakoa da. Azken 3 urteetan sortutako lanak jarriko ditu ikusgai Iturmendin asteburuan. "Zeramikak dituen aukerak erakusteko balioko du" esan digu Ortizek. Ohiko zeramikazko ontziez gain, bitxigintzako piezak, eskulturak eta bestelakoak izanen dira ikusgai. "Zeramikarena hemen gauza berria da, jendeari interesatu ahal zaiona" azaldu digu Ortizek, "jendeak zeramikak eskaintzen dituen aukerak ikus ditzala". Bere lanak erakutsiko ditu, baina etorkizunean ikastaroak ematea ez du baztertu.