Eskolako lanak maiatzean hasiko dira

Guaixe 2013ko maiatzaren 2a

Hilabete honetan hasiko dira Iturmendiko eskola berria eraikitzeko lanak. Ongikoz, heldu den udaberrirako despedituak egon beharko lukete. Baina erritmoa Nafarroako Gobernuaren ordainketek markatuko dutela zehaztu digu Victoraino Gabirondo alkateak. Eskola berriko lanak dira (150.000 euro) Iturmendiko Udalak onartu duen aurrekontuaren kopurua 429.192,34ra igo duena. Bestela, Gabirondok azaldu digu diru kontuak aurreko urteko berak direla. Plantilla ere bera du udalak. Bestalde, Bakaikuko, Iturmendiko eta Urdiaingo udalen jabetza den medikuaren etxearekin zer egin erabaki dute. Aurreko legegintzaldian saltzeko asmoa azaldu bazuten udalek, orain erabaki da eraikinean mediku kontsultategia mantentzea eta sendagilearen etxebizitza zena bitan banatzea. Sortzen diren bi etxebizitzak alokatzeko asmoa azaldu dute udalek. Gabirondok argitu digunez, udalak nahiko justu daude 60.000 euroko inbertsioari aurre egiteko. Aurten, beraz proiektuarekin hasiko dira eta urte akaberan edo hurrengo urtean lanak hasiko lituzkete.