Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
IX. Aitzkozar Herri Krosa jokatuko da bihar, larunbatean. 17:00etan kategoria txikikoak ariko dira, eta 18:30ean nagusiak. 2010etik Iturmendiko Aitzkozar elkarteak eta Bakaikuko Bakarrekoetxea elkarteak elkarrekin antolatzen dute Aitzkozar Herri Krosa. Aurten 9. edizioa izanen du aipatu lasterketak eta Iturmendiko Aitzkozar elkartearen aurrealdea, hau da, plaza, izanen du irteera eta helmuga. Bi elkarteek Dantzaleku Sakana klubaren laguntza izanen dute antolakuntzan eta hainbat entitate eta komertzioen babesa. Kategoria txikiak eta proba nagusiaGazteenek emanen diote hasiera probari, bihar, 17:00etan. Aurrebenjaminen, benjaminen, kimuen, haurren eta kadeteen lasterketak Iturmendiko kaleetan jokatuko dira. Ondoren proba nagusiaren txanda izanen da, 18:30ean. Gazteak, helduak eta beteranoak ariko dira. Bakaikuko eta Iturmendiko dermioen artean markatutako 4.050 metroko ibilbideari buelta bakarra emanen diote gazteek, eta bi buelta helduek eta beteranoek, 8.100 metro osatuz. Oparia eta meriendaIturmendiko helmugan lasterketa bukatzen duten korrikalari guztiek oparia jasoko dute. Lasterketa nagusiko irabazleek, gizon nahiz emakumeek, diru saria eta trofeoa jasoko dute. Behe mailan ere trofeoak banatuko dira. Eta eguna borobiltzeko, antolatzaileek askaria antolatu dute korrikalari guztiendako.Iaz zapore marokoarra izan zuen probak. 114 korrikalari aritu ziren proba nagusian eta Abdelhadi Harassa, gizonezkoetan, eta Salima Charki, emakumezkoetan, nagusitu ziren. 3.a eta lehen sakandarra Javi Moreno altsasuarra izan zen. Izena ematea zabalikAurrez izena emateko aukera dago, 948 562 034 edo 606 398 802 telefonoetan edo www.dantzalekusakana web orrian. Lasterketa egunean bertan, proba hasi baino ordu bat lehenago inskripzioa osatzeko aukera izanen dute korrikalariek Iturmendiko Aitzkozar elkartean. Helduek 5 € ordaindu beharko dute. DYAk proba jarraituko du. Lasterketak Sakanako X. Atletismo Kopa mustuko duAitzkozar lasterketak Sakanako Mank-ek antolatutako Sakanako X. Atletismo Kopa-Lasa Kirolak Saria mustuko du, koparako puntuagarria izango den lehen lasterketa izango baita. Beste hiru lasterketek puntuatuko dute koparako: Ergoienako X. Birak (irailak 21), Sakanako XIII. Herri Lasterketak (urriak 26) eta Altsasuko Barricarteren Oroimenezko Oinezko Lasterketak (abenduak 8). Sakanako 10 hoberenek puntuatuko dute eta gutxienez 3 probatan parte hartu beharko da. Sariak: lehen gizon-emakumeek 80 euro kirol materialean, bigarrenek 60 euro eta hirugarrenek 40 euro. Gainera, proba guztietan parte hartzen dutenen artean sari bat zozketatuko da.