Bihar lasterketa Iturmendin

Guaixe 2013ko maiatzaren 31

Bihar, ekainaren 1ean, larunbatean, kadeteen mailako lasterketa hartuko du Iturmendik, I. Iturmendi Trofeoa. Lasterketa 17:00etan hasiko da eta 52 km osatu beharko dituzte. Iturmenditik atera eta Arbizuraino joango dira, Lizarragabengoatik Etxarriraino heltzeko. Handik Ziordiraino joko dute, bertan buelta hartu eta Olaztitik Altamira igo eta jaisteko. Etxarriraino segituko dute, handik buelta hartu eta Iturmendiko helmugara iristeko. Beste probakLarunbatean eskolen mailako lasterketa izanen da Iruñean, Agustinos poligonoan, 17:00etan. Juniorrek igandean dute hitzordua Galarren, 10:30ean (64 km). Eta elite mailako eta 23 urtez azpiko afizionatuak Nafarroako Itzulian lehiatuko dira. Tartean dago Rural Kutxa talde sakandarra.