Hasi dira eskola berriko lanak

Guaixe 2013ko uztailaren 3a

Aurreko astean hasi ziren ikastetxe berria jasotzeko lurra mugitzen. Lanek 410.000 euroko (BEZ barne) aurrekontua dute. Aurreko legegintzaldian akordioa lortu zuten udalak eta Hezkuntza Departamentuak. Haren arabera, departamenduak ordainduko du ikastetxea, baina udalak aurreratuko du dirua. Udalak bere gain hartu zituen eraikuntza-proiektu honen esleipen-espedienteak izapidetzea, proiektua idazteaz obren zuzendaritza teknikoa eta haiek egikaritzea. Hasierako asmoa zen despeditu berri den ikasturtea eskola berrian egitea. Adostutakoaren arabera, hiru urtetan zatikatu da egin beharreko inbertsioa. Joan zen urtean udalak 50.000 euro jarri eta ondoren jaso zituen. Horrekin proiektua, inguruaren birplanteamendua eta beste egin zituzten. Aurten 150.000 euro aurreratuko ditu udalak eta heldu den urtean 210.000 euro. Departamentuak orain arte bezala agindutakoa ordaintzen segitzea espero dute udalean, bestela udaberrirako ez litzateke bukatuko. Hasiera batean eraikin bioklimatikoa eta energia eraginkortasuna kontuan izanen zuena aurreikusi zen. Baina finantza krisiaren ondorioak ere egitasmo horretara iritsi dira eta bertan behera gelditu dira asmoak. Udala geotermia bidezko berokuntza aztertzen hasi da, baina ez du ezer zehaztu oraindik. 450 m2-en banaketaHiru ikasgela (48 m2), erabilera anitzeko ikasgela bat (65 m2), ezkaratza (56 m2), zuzendaritza (13 m2), bainugelak eta trastelekua (40 m2), kanpoaldeko estalpea (58 m2).