Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Munduko abiadurako irristaketa txapelketa jokatu da berriki Belgikako Ostende hirian. 200 metroko erlojupekoan zilarrezko domina kolkoratu zuen Ioseba Fernandez irristalariak. Pedro Causil kolonbiarra izan zen garailea (16,293 segundo), Fernandezi ehuneneko txiki batzuen aldea atera eta gero (16,348 segundo). Emanuelle Silva txiletarra izan zen 3.a (16,552 segundo). Nahiz eta klasifikatzeko proban Ioseba Fernandezek denbora onena ezarri, finalean ezin izan zuen Pedro Causil pasatu. Bestalde, iturmendiarra hirugarrena izan zen 300 metroko erlojupekoko proban (24,41 segundo), brontzezko domina jasoz. Emanuel Silva txiletarra izan zen txapelduna (24,25 segundo).