Bi bakaikuarren lanak ikusteko aukera izanen da bihar Iturmendiko udaletxean. Ana Larraza eta Jose Anjel Galartza dira sortzaileak. Aurrenekoaren marrazkiak dagoeneko hilaren lehenengoan ikusteko aukera izan zen, maiatzaren jasotze egunean. Larrazak kolore askoko irudi abstraktuekin jantzi ditu Auzoko paretak. Sormen lanerako koloretako arkatzak erabili ditu Larrazak. Aurreneko aldia da bere obra erakusten duena eta 20 bat lan erakustera animatu da. Galartzak, bestalde, poliespanez egindako hainbat eraikinen maketak jarriko ditu ikusgai, tartean Iturmendiko plaza eta inguruko etxeak.