Gaur eta bihar festa giroa izanen Iturmendin San Migel festak ospatuko baitira. Kultura Batzordea izan da biharko egitaraua prestatu duena. Iturmendiko Gazte Asanbladak (IGA), berriz, gaurko eta biharko ekitaldiak prest ditu. Festetan bai gaztetxean bai Aritzaga elkartea kudeatuko ditu IGAk, biak ere taberna moduan ariko dira asteburuan eta fritoak ere eskainiko dituzte. Lortzen den dirua Eztanda Irratian hobekuntzak egiteko eta gaztetxeko lanekin segitzeko izanen dira. IGAtik gogorarazi dutenez gaztetxean ez dute eraso sexistarik, homofoborik edo faxistarik onartuko.
Egitaraua
Maiatzak 9 ostirala (IGA)
20:00etan trikipoteoa eta auzatea.
22:00etan Afaria Aitzkozar elkartean.
23:30ean Kontzertuak Ximona Gaztetxean: Memo eta Akatu.
Maiatzak 10 larunbata
11:30ean Meza.
12:00etatik 14:00etara Pintura eta maketa erakusketa Auzoan.
12:30ean Auzatea.
12:30ean Toka.
18:00etan Jokoak frontoian. (IGA)
20:30etik 22:00etara Dantzaldia Dj Etxenikerekin.
00:00etatik 3:00etara Dantzaldia Dj Etxenikerekin.
02:30ean Dj Serguey Aritzaga Elkartean. (IGA)