Aramendia Euskadiko juniorren erlojupeko txapelketako txapeldunorde

Guaixe 2014ko maiatzaren 30a

Iturmendiko txirrindularia Diego Lopez txapeldunagatik 20 segundora sailkatu zen

Arabako Gopegi herriak Euskadiko juniorren mailako erlojupeko txapelketa hartu zuen larunbatean. Combustibles Galdeano taldeko Diego Lopez lizarratarra izan zen txapelduna (25:06). Bigarrena Burunda klubeko Quesos Albeniz taldeko Eneko Aramendia iturmendiarra izan zen, txapeldunagatik 20 segundora. Hirugarrena Dorain Aramendi lapurtarra izan zen, 24 segundora.

Jaioterrian bertan igandean jokatuko den Nafarroako Erlojupeko Txapelketan lan ederra egiten jarraitzeko aukera du Aramendiak.