Maialen Aramendia Nafarroako txapelduna

Guaixe 2014ko ekainaren 25a

Maialen Aramendia, Nafarroako txapelduna.
Tafallan jokatutako kadeteen mailako Nafarroako Txapelketan lehen nafarra izan zen iturmendiarra

Larunbatean Emakumeen Tafallako Udala Saria jokatu zen Tafallan, emakumeen Nafarroako Txirrindularitza Txapelketa zena. Kadete, junior eta elite mailan jokatu zen txapelketa.
Kadeteen mailan 29 txirrindulari iritsi ziren helmugara. Bajo Aragon Historico taldeko Esther Cañeteren eta Romovi taldeko Iurani Blancoren arteko esprint estuan Cañete nagusitu zen (53:28). Atzetik zegoen taldetxoa minutu bat eta 8 segundora sartu zen. Tartean zegoen CAF Transport Engineering talde gipuzkoarrean dabilen Maialen Aramendia. Iturmendiarra 4.a sartu zen (54:36), probako lehen nafarra.
Hortaz, Nafarroako kadeteen mailako txapelduna dugu Maialen. Gogora ekarri behar dugu ekainaren 1ean Iturmendin jokatutako Nafarroako Erlojupeko Txapelketan kadete mailan Nafarroako txapeldunordea izan zela ere Maialen. Zorionak!