Astelehenean, garilaren 28an abiatuko da Europako Abiadurako Irristaketa txapelketa, Alemaniako Geisingen hirian. Espainiako selekzioak 22 irristalari aukeratu ditu bertan lehiatzeko eta tartean Ioseba Fernandez dago. Iturmendiko irristalari handiak iaz urrezko domina jantzi zuen 300 metroko erlojupekoan eta ea aurten ere podiumeko goiko koskara igotzea lortzen duen.