Ioseba Fernandezek zilarrezkoa jantzi du

Guaixe 2014ko uztailaren 30a

Europako Abiadurako Irristaketa Txapelketako 300 metrotan bigarrena sailkatu zen iturmendiarra

Astelehenean abiatu zen Europako Abiadurako Irristaketa txapelketa, Alemaniako Geisingen hirian. Espainiako selekzioa 22 irristalarirekin parte hartzen ari da eta tartean dago Ioseba Fernandez.

Iturmendiko irristalari handiak iaz urrezko domina jantzi zuen 300 metroko erlojupekoan eta aurten ez du hori lortzerik izan. Darren de Souza frantziarra izan zen azkarrena, eta 12 ehuneneko eskasera sartu zen Ioseba (23.555), zilarrezko domina jantzita. Gaur  1.000 metroko finalak eta 3.000 metroko erreleboen finalak jokatuko dira.