Ioseba Fernandez, Europako txapelduna

Guaixe 2014ko abuztuaren 1a

Europako Irristaketa Txapelketako 200 metroko erlojupekoa irabazi du

Astelehenean abiatu zen Europako Abiadurako Irristaketa txapelketa, Alemaniako Geisingen hirian. Espainiako selekzioa 22 irristalarirekin parte hartzen ari da eta tartean dago Ioseba Fernandez.

Iturmendiko irristalari handiak iaz urrezko domina jantzi zuen 300 metroko erlojupekoan, baina aurten zilarrezkoarekin konformatu behar izan zuen, Darren de Souza frantziarra izan zen azkarrena. 12 ehuneneko eskasera sartu zen Ioseba (23.555), zilarrezko domina jantzita. Baina errebantxa hartu du iturmendiarrak, podiumaren gorenera igo baita zirkuituko 200 metroko erlojupekoan. Zorionak!