Iturmendiko Kultura Batzordeak etzirako eskaintza prestatu du: talo eguna. Herriko talogileak eguerdi partean hasiko dira taloak egiten. Arto opilak txistorraz, txokolatez edo tripotxaz lagunduta jateko aukera eskainiko da domekan. Horretaz aparte, salmenta postuak izanen dira. Batzordeko kideek jakiez osatutako lote baten zozketa ere eginen dute.