Abiadura Irristaketako Mundialak jokatzen ari dira Argentinan, Rosarion. Bertan lehiatzen ari da Ioseba Fernandez irristalaria. Iturmendiarrak asteazkenean zilarrezko domina lortu zuen zirkuituko 200 metroko erlojupekoan. Pedro Causil izan zen txapelduna (16,865) eta Ioseba 15 ehuneneko eskasera bigarrena sailkatu zen. 2013an ere zilarrezko domina kolkoratu zuen iturmendiarrak 200 metroko erlojupekoan, eta zilarrezkoa berritu du. Iturmendiarrak oraindik beste hainbat probatan parte hartuko du.