Astelehenean 15 urte beteko ditu Iturmendiko irrati libreak, Eztandak (FM 107,7). Urteurrena ospatzeko hura sustatzen duen Iturmendiko Gazte Asanbladak (IGA) 15 orduko irrati emanaldia prestatu du. Irratiaren ibilbidean saioa egin izan duten hainbat lagun gonbidatu dituzte IGAkoek. Hala, bihar, garai bateko eta gaurko ahotsak entzuteko aukera izanen da Eztandan (FM 107,7). Haien sintonia hartzeko gonbitea luzatu dute IGAtik. Saioa, hala ere, larunbatean izanen diren ospakizunen zatia izanen da. IGAko kideek sakandarrak urteurrenean parte hartzera gonbidatu ditu.
Irratsaioa
9:00etatik 10:00etara Irratsaioari hasiera ematea eta Barrutik.
10:00etatik 11:00etara SakandaRock.
11:00etatik 12:00etara Cuando ruge la marabunta.
12:00etatik 13:00etara IGA.
13:00etatik 14:00etara Genozidio en la cibeles.
14:00etatik 15:00etara Nemesis.
15:00etatik 16:00etara Turismundo politoxikomano y los tablones de la caballa cuadrada.
16:00etatik 17:00etara Bajo zero.
17:00etatik 18:00etara Hiru hanketako zaldiya.
18:00etatik 19:00etara Skandalo
19:00etatik 20:00etara Sabor a spizz.
20:00etatik 21:00etara Santa Marina te asesina
21:00etatik 22:00etara Vangelium
22:00etatik 23:00etara Insomnio
23:00etatik 24:00etara DJ Serguey + Irratsaioari bukaera ematea
Egitaraua
9:00etan Irratsaioari hasiera ematea.
9:30ean Gosaria.
11:30ean Haurrendako jokoak frontoian.
12:00etan Auzatea eta IGAren irratsaioa ordu bata arte.
15:00etan Bertso bazkaria. J.A. Beltza eta E. Lazkoz. Aritzaga elkartean.
Ondoren, Eztandari buruzko bideo eta argazki proiekzioa.
20:00etan Auzatea.
22:00etan Afaria, Aitzkozar elkartean.
23:00etan Kontzertuak: Last Prophecy eta Amatarraxa. Aritzaga elkartean.
*Egun guztian Aritzaga elkartean taberna zabalduko dute.