Ioseba Fernandez, munduko txapelduna

Guaixe 2014ko azaroaren 14a

Ioseba Fernandez, Mundialetan.

Abiadura Irristaketako Mundialetan azkarrena izan da 500 metro sprintean

Ioseba Fernandez irristalari iturmendiarren inguruko berri onek ez dute etenik. Irristalaria Argentinako Rosarion jokatzen ari diren Abiadura Irristaketako Mundialetan parte hartzen ari da. Asteazkenean zilarrezko domina kolkoratu zuen Iosebak zirkuituko 200 metroko erlojupekoan, Pedro Causil irabazle kolonbiarretik (16,865) 15 ehuneneko eskasera sailkatuz. Bada, berri pozgarriagoak iritsi zaizkigu, 500 metro sprintean onena izan baita Ioseba Fernandez, munduko txapelduna. Iturmendiko irristalariak proba bikaina osatu zuen eta Pedro Causil kolonbiarraren eta Michael Mulder holandarraren aurretik iritsi zen helmugara. Munduko irabazleak familiari eta emazteari eskaini zien urrezko domina.