Joan den azaroaren 24an Andre Mariaren mirabeek 75 urte egin zituzten Iturmendin. 75 urte Madrildik ihesi Domingo Lumbierrek eraikin bat utzi zien. Gerra bukatuta joatekoak ziren, baina iturmendiarrek eskatuta gelditu eta bertan komentua fundatu zuten. Mojen etxea, lehenik eta behin, nobiziagoa izan zen. Etxearekin batera erosia zuten baratzean, 1958an, beste eraikin bat jaso zuten.
1967an, plazako eraikina txikiegi geratu zitzaielakoan, berau handiagotzeko erreforma bat egin zuten. Honen emaitza gaur egungo lau solairuko komentua izan zen. Ondoren, 1993ko maiatzaren 8an, Osasunaren Ama Birjinaren egoitza mustu zuten, mojen guraso eta anai-arrebak hartu eta zaintzeko.