Ioseba Fernandezi Kirol Merituko Ordena

Guaixe 2015eko urtarrilaren 14a

Asteartean jaso zuen izendapena, Kirol Kontseilu Gorenean

Ioseba Fernandez irristalari iturmendiarrak Kirol Merituko Ordena jaso zuen asteartean, Espainiako Kirol Kontseilu Goreneko zuzendari nagusi Ana Muñozen eskutik. Aipatu izendapena 2013an egin zioten iturmendiarrari, baina asteartean jaso zuen oroigarria, Kirol Kontseilu Gorenak Europako eta Munduko Irristaketa Txapelketako txapeldunei eta irristaketa artistikoko txapeldunei egindako harreran.

Ekitaldian ondoko irristalariei egin zitzaien harrera: Europako irristaketa artistikoko junior mailako txapeldun Pere Marsinyachi, Europako irristaketa artistikoko senior mailako txapeldun Kevin Bordasi, Europako eta Munduko abiadura irristaketako senior mailako txapeldun Patxi Peulari, Europako eta Munduko abiadura irristaketako senior mailako txapeldun Ioseba Fernandezieta Europako Junior mailako abiadura irristaketako txapeldun David Lopezi.