Maialen Aramendia Bizkaiako loreak Txallengeko txapelduna

Guaixe 2015ko api. 30a, 08:52

Emakumezkoen Euskaldun Txapelketako liderra da iturmendiarra

Apirilaren 24tik 26ra bitartean jokatu da emakumezkoen Bizkaiako loreak Txallengea. Bertan lehiatu da Maialen Aramendia iturmendiarra (CAF Transport Engineering), kadete mailan.

Ostiralean Elorrion 1,4 km-ko erlojupekoa izan zuten eta kadeteen mailan Maialenek irabazi zuen (1:51) eta Txallengeko lider jarri zen. Larunbatean Barrundian lehiatu ziren, Ozaetan, Txallengeko 2. Etapa izateaz gain Euskadiko Txapelketa ere bazena. Valladolideko Isabel Martinek irabazitako etapan hirugarrena sailkatu zen Maialen eta Euskadiko txapeldunordea izan zen. Gainera, Txallengeko lidergoari eustea lortu zuen. Eta igandean Abadiñon jokatutako hirugarren etapan Maialenek garaipena lortu zuen esprint oso estuan eta etapa irabazteaz gain, Bizkaiako loreak Txallengea irabazi zuen. Aipatzekoa da ere Txallengeko hiru etapak Emakumezkoen Euskaldun Txapelketarako baliagarriak zirela eta txapelketako liderra dugu iturmendiarra, Nekane Gomez gipuzkoarraren aurretik.