Gabirondo margolariari azken agurra

Guaixe 2015ko mai. 13a, 20:05

Constantino Gabirondo Ollokiegiren Iturmendiko marazkia

Udaberria sartu berritan hil zen Constantino Gabirondo Ollokiegi, Bartzelonan, 92 urte zituela. Enpresa gizona, hainbat hiritan bizi izandakoa, beti zuen gogoan bere sorterria: Iturmendi. Horregatik, asteburuan haren senideak asteburuan Iturmendira etorri ziren haren azken nahia betez Aritzaga ermitaren ondoan betiko atseden hartzera.

Haren omenezko elizkizunean Nicolas Arbizuk gogora ekarri zuen Gabirondok eginak direla udaletxea edertzen duten Iturmendiko txokoen koadroak. Bestalde, herriari buruzko pintura serie luze bat egin zuen, gerora saldu egin zena. Ateratako dirua etorkizunean Iturmendiko liburutegia hornitzeko erabiltzea nahi zuen Gabirondok. Haren lanak Iturmendin eta beste hainbat tokitan erakutsi zituen. Margolaria idazten ere trebea zen eta 1997tik 2006ra bitartean Iturmendi, herriaren mintzoa aldizkarian kolaborazioak argitaratu zituen.