Eneko Aramendia garaile Zangozan

Guaixe 2015ko mai. 19a, 11:45

Eneko Aramendia.

25. Zangoza Hiria Sari Nagusian bakar-bakarrik iritsi zen helmugara

Larunbatean junior mailako 25. Zangoza Hiria Sari Nagusia jokatu zen. Quesos Albeniz taldeko Eneko Aramendia iturmendiarrak sekulako ikuskizuna eskaini zuen eta bakar-bakarrik iritsi zen Zangozako helmugara (1:59:09). 11 segundo atera zizkion Beola taldeko Imanol Etxeberriari (1:59:20). Irabia taldeko Gorka Arbizu 12.a sailkatu zen (2:03:25) eta multzo eta denbora berean sartu zen Quesos Albenizeko Asier Etxeberria, 14.a. Bere taldekide Josu Gabirondo 26.a izan zen (2:04:21) eta Aritz Irigoien 43.a (2:05:28). Irabiako Izai Mauleon 46.a iritsi zen helmugara (2:05:46).