Iturmendiarrek igandeko boto zenbaketa bukatu aurretik bazekiten orain arte alkate izandako Victoriano Gabirondo Lanz izanen zela alkate karguan segituko zuena. 2011ko azaroan Bilduk lortutako babes kopuru bera lortu zuen EH Bilduren zerrendak Iturmendin. Udal hauteskundeen parte hartzea 13,13 puntutan hazi zen. Iturmendiarren boto baliogabeak 3,2 puntutan jaitsi ziren eta txuriak, berriz, 9,09 igo.
Duela lau urte Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetan, boto bakarragatik, UPN izan zen Iturmendin babes gehien jaso zuen zerrenda. Erregionalistek azken deialditik 19 boto eta 8,8 puntu galdu dituzte. Horrek, eta aurretik zituen zati handienari eusteak (bederatzi boto eta 3,93 puntu gutxiago), EH Bildu parlamenturako babes gehien lortu duen zerrenda izatea ekarri du. Geroa Baik bost boto eta 2,69 puntuan hobetu du NaBairen aurreko deialdiko emaitzak. Podemos-Ahal Dugu izan da iturmendiarren parlamenturako laugarren aukera. Bosgarrena, berriz, sozialistak, boto bat galdua. Iturmendiarrek aurretik emandako babesaren erdia galdu zuten igandean PPk eta I-Ek.
Popularren eta erregionalisten emaitzen batuketak duela lau urte baino 24 boto gutxiago ematen ditu Iturmendin. EH Bildu eta Geroa Bairen batuketak, berriz, lau boto besterik ez ditu galtzen. Parte hartzea azken deialdiaren parekoa izan zen (0,54 puntu altuagoa), baina udal hauteskundeetakoa baino 8,64 puntu handiagoa.
Udalaren osaera
EH Bildu
1. Victoriano Gabirondo Lanz
2. Nemesio Galarza Otxoa
3. Jose Angel Garcia Gabirondo
4. Maria Rosario Galarza Zelaia
5. Kai Galarza Cervera
6. Ricardo Lopez Galarza
7. Norberto Lopez Galarza