Joan den urtean milaka pertsonak osatutako giza kate erraldoia osatu zen Gure Esku Dagok deituta. Erabakitze eskubidearen aldeko aldarrikapenean beste urrats bat eman nahi du aurten eta hautestontzi erraldoiak sortzean parte hartzera gonbidatu dute dinamikatik. Oihalez eginen dira hautestontzi horiek hilaren 21ean. Baina aurretik herriz herri banatutako oihal zatiak taldeka, koadrilakoa apaindu eta josi egin behar dira. Eta horretarako aukera izanen da bihar Iturmendin.
Egitaraua
11:00etan Jostunak dokumentala Auzogelan.
14:00etan bazkaria eta kantaldia.
17:00etan Jostea.