Espainiako Irristaketa Abiadura Txapelketa: Urrezko bi domin Ioseba Fernandezendako

Guaixe 2015eko ekainaren 8a

Iturmendiarra 200 m erlojupekoan eta 500 m sprintean gailendu zen

Iruñeak Espainiako Irristaketa Abiadurako txapelketa hartu zuen asteburuan. Ioseba Fernandez iturmendiarrak urrezko bi domina kolkoratu zituen, 200 metroko erlojupekoan eta 500 metro sprintean.Sasoi bikainean jarraitzen du iturmendiarrak.