Maialen Aramendia Euskadiko Erlojupeko txapelduna

Guaixe 2015ko eka. 10a, 10:12

Kadete mailan gailendu zen iturmendiarra

Igandean Euskadiko Erlojupeko Txapelketa jokatu zen Orduñan. Elite mailan Lourdes Oiarbide gailendu zen, junior mailan Eukene Larrarte eta kadeteetan CAF Transport Engineering taldeko Maialen Aramendia. Kadeteetan 13 km osatu behar izan zituzten, eta iturmendiarrak egin zuen denbora onena (17:40). Bizikleta.com taldeko Luisa Ibarrola bigarrena izan zen, 8 segundora, eta Rural Kutxa-Bide Bideko Nekane Gomez hirugarrena, 31 segundora.