Emakumeen Bira Iturmendin

Guaixe 2015ko eka. 15a, 12:31

Emakumeen Birako hirugarren etapa Iturmendin despeditu zen, larunbatean

Puntako emakume txirrindulariak lanean ikusteko aukera izan genuen larunbatean, Emakumeen Birako hirugarren etapa, larunbatekoa, Iturmendin despeditu baitzen. Txirrindulariek ikuskizun bikaina eskaini zuten. Etapa Boels Dolmans taldeko Chantal Blaak holandarrak irabzi zuen, Lotto-Sudal taldeko Elena Cecchini italiarrari segundo bat eta Orica taldeko Katrin Garfooti 3 segundo aterata.


Emakumeen Bira atzo bukatu zen, Markinan, etapa oso lehiatua jokatu eta gero. 20 urteko Katarzyna Niewiadoma poloniarrak irabazi du Emakumeen Bira, segundo eskas batera Biglako Ashleigh Moolman eta bi segundora Oricako Emma Johansson sailkatu direla. Lointek taldeko Eider Merino izan da lehen euskalduna, 15:51ra, sailkapen orokorrean 27. postuan sailkatu eta gero.