Egur loteak banatu ondoren sua

Guaixe 2015ko eka. 23a, 13:07

Iturmendin ohitura da San Joan bezperan etxetarako egur loteak banatzea. Gaur, 9:30ean izanen da, herriaren etxean. Ondoren auzatea izanen da: txistorra, gazta eta ardoa. Etxeko txikienei izozkia emango zaie. Iluntze aldera, 21:30ak aldera, San Joan sua piztuko dute Arrano Beltza plazan eta afaltzera bilduko dira.