Maialen Aramendia Espainiako Kopako txapelduna

Guaixe 2015ko eka. 25a, 10:31

Iturmendiarrak asteburuan Espainiako Cofidis Txirrindularitza Kopa eta Nafarroako Txapelketa irabazi ditu

Igandean jokatu zen Espainiako Cofidis Txirrindularitza Koparako baligarria zen azken etapa, Errioxan. Maialen Aramendia (CAF Transport Engineering) bigarrena sailkatu zen Errioxan, baina lidergoari lortzea lortu zuen eta bera dugu Espainiako Kopako txapelduna, kadete mailan.

Egun bat lehenago, larunbatean, Tafallako Hiria Emakume Kadeteen Trofeoa jokatu zen, aldi berean Nafarroako txapelketa zena. Lasterketa La Pesquera taldeko Maria Salome Mazuelak irabazi zuen (56:27). Maialen Aramendia laugarrena sartu zen, 2:10era, baina bera izan zen probako lehen nafarra. Hortaz, kadeteen mailako Nafarroako Txirrindularitza Txapelduna dugu iturmendiarra. Gogoratu ere Euskadiko eta Nafarroako erlojupeko txapelduna dela.