Iturmendiko festetan ohi duenez, Burunda Txirrindularitza Klubak antolatuta, igandean, 10:00etan, eskolen txirrindularitza lasterketa jokatuko da. Promesak, hasi berriak, kimuak eta haurrak lehiatuko dira. Tartean, jakina, Burunda eta Aralar Txirrindularitza Klub sakandarreko gaztetxoenak igoko dira bizikletara.
Antolakuntzak 1,5 km-ko zirkuitua prestatu du. Promesek itzuli bat eman beharko diote, hasiberrien lehen urtekoek itzuli bat, hasiberrien bigarren urtekoek 2 itzuli, kimuen lehen urtekoek 3 itzuli, kimuen bigarren urtekoek 4 itzuli, haurren lehen urtekoek 8 itzuli eta haurren bigarren urtekoek 10 itzuli.