Eskolarako bidea egiten

Guaixe 2015ko uzt. 30a, 16:09

Joan den irailean Iturmendiko haurrek eskola berria mustu zuten. Eta ikasturte berria baino lehen eskola joateko bidexka mustuko dute. Eskola berrira joateko Bakaikura daraman espaloirik gabeko bidea hartu beharra zuten ikasleek. Iturmendiko Udalak haurren segurtasuna kontuan izanda eskolarako bide ziurrago bat egin du. Frontoiko ezker paretaren atzetik abiatu eta elizaren atzetik pasatuta, eskolara darama bideak. Baita aurretik aipatutako errepidera ere. 3 metroko zabalera du bideak, hirigintza planaren arabera etorkizunean kale bihurtuko dena.