Josu Etxeberria hirugarrena Murgiako XLII. San Migel erlojupekoan

Guaixe 2015ko urr. 1a, 09:08

Proba Arabako Txapelketarako baliagarria zen

Murgian XLII. San Migel Saria jokatu zen, Arabako Erlojupeko Txapelketarako baliagarria zen proba. Kadeteen mailan 15 km-ko erlojupekoa Zirauna taldeko Oier Lazkanok irabazi zuen (11:41). Quesos Albeniz taldeko Josu Etxeberria hirugarrena sailkatu zen, 17 segundora.

Bestalde, igandean Tafallan jokatutako lasterketan Huesca la Magia taldeko Alex Ruiz izan zen garailea, esprint estuan. 15.a Quesos Albenizeko Asier Etxeberria izan zen, denbora berean. Mendiko sailkapenean bigarrena sailkatu zen Etxeberria. Irabia Intersport taldeko Izai Mauleon 49.a sailkatu zen eta Nestor Baroja 50.a.