Ioseba Fernandezek brontzezko domina kolkoratu du

Guaixe 2015ko aza. 20a, 08:44

Taiwango Irristaketa Mundialetako 100 metro karriletan hirugarrena izan zen iturmendiarra

Taiwango Irristaketa Abiadura Mundialean zirkuituko probei ekin diete irristalariek. Ostegunean Ioseba Fernandez irristalari iturmendiarrak Espainiako irristaketa selekzioarendako lehenengo domina lortu zuen Kaohsiung hirian, 100 metro karriletan hirugarrena sailkatu eta gero. Aipatu modalitatea berria da, irristaketari ikusgarritasun gehiago emateko asmoz sortua. Urrea Juan Carlos Perez kolonbiarrak lortu zuen (9.868 segundo), eta zilarra Jhon Guzman benezuelarrak (9.916 segundo). Ioseba Fernandezek brontzea kolkoratu zuen (9.920 segundo).