Gaztetxearen urteurren festa

Guaixe 2016ko urt. 15a, 11:30

Sakanako gaztetxe gazteenaren urtemuga ospatuko dute Iturmendin, bihar. Bost urte egin ditu Ximona gaztetxeak. Iturmendiko Gazte Asanbladako (IGA) kideek 2011ko ilbeltzaren 7an okupatu zuten. IGAtik gogora ekarri dute gaztetxearen ibilbidea laburrean izandakoak: “ lehenengo txukuntze lan gogorrak, udalarekin eta aldamenekoekin liskarrak,; jabeekin harremanetan jartzeko ahaleginak, udal aldaketa, gaztetxearen ate-leihoetan ormak jartzea eta bigarren okupazioa... azkenean udaletxeak gaztetxea eta alboko etxea erosi zituen eta gure egoera dezente hobetu zen”. IGAko kideek azaldu dutenez, bost urte hauetan eraikina “hobetzen joan gara: teilatua konpondu, bigarren solairua eraiki...” Bide horretan hainbat sakandarrek emandako laguntza eta animoak eskertu dituzte. Ximona gaztetxetik urteurrena ospatzeko gonbitea luzatu dute.

Egitaraua
12:00etan Mural margotzea, gaztetxean.
14:30ean Bazkaria eta kantaldia.
19:00etan Kalejira.
19:30ean Pintxo-potea, gaztetxean.
22:00etan Afaria.
23:30ean Kontzertuak, gaztetxean:
Zigor Kaos y Los Etilikos (Kaos Etiliko taldearen tributua)
Ingo al deu (Erromeria)