San Anton kofradiaren bilkura

Guaixe 2016ko urt. 19a, 09:19
Iturmendiko san antondarrak mezaren ondoren.

San Anton egunez, domekan, elkartu ziren san antondarrak. 11:00etako mezan zuten hitzordua. Handik atera eta talde argazkia egin ondoren, apaiz-etxean errespontsoa errezatu eta batzarra egin zuten. Kofradiak dituen 24 kideetatik 18 izan ziren bilkuran. Zegokien kuota zehaztu ondoren, kontuak akta liburuan jaso zituzten. Han jaso ziren ere heriotzagatik kofradiak izandako hiru bajak: Constantino Gabirondo, Jose Luis Irisarri eta Juan Jose Legarda. Kofradiako bandera Jesus Mari Galarza Eskisabelen esku geldituko da. Egin beharrekoen ondoren, kofradeak anaitasun bazkaria izan zuten.