Iturmendiko aurtengo kintada 10 gaztek osatzen dute: Oihan Artola, Josu Gabirondo, Aitor Lopez, Igone Olmos, Iñaki Olmos, Sliman Boujaja, Ainhoa Lopez, Nahia Nuñez, Nuria Lanz eta Oihane Gabirondo. Kinto segizoa, berriz, haiek baino bi urte gazteagoak eta helduagoak diren iturmendiarrek osatuko dute, guztira 29. Denak Aritzaga elkartean afaltzera elkartuko dira eta ondoren Sergey dj-rekin dantzaldia izanen dute.
Bihar, 10:00etan, gosaltzeko hitzordua dute jarria. Indarra hartuta, trikitilariak, panderojoleak eta bonboa aldean dutela, herrian barna eskean ariko dira. Diru ekarpena egiten duten iturmendiarrei, esker onez, pastak eta moskatela eskainiko diete. Lanak despedituta bazkaltzera joanen dira. Arratsaldean karaokearekin primeran pasa eta gero Altsasuko kintoak ikustera joanen dira eta han afalduko dute, parranda luzatuz.
Kinto iturmendiarrak aurretik eskean atera dira ere. Urteko lehen minututan kalera atera ziren eta Urteberri kanta abesten kantu-eskean aritu ziren. Jasotako dirua kinto ospakizunetan gastatzeko gorde zuten.