Antzezleak eskolan

Guaixe 2016ko ots. 18a, 18:29

Arrano Beltza eskolan ikasturte honetan antzerkia baliabide metodologiko gisa erabiltzen ari dira. Haren bidez ikastalde guztia elkarrekin aritu daiteke. Gainera, euskara eta ingurunea bateratu dituzte. Amaia Sanchezek azaldu digunez, “ikasleek hizkuntza ikasi eta praktikan jartzen dute, ikuslegoaren aurrean hitz egiteko gaitasuna lantzen dute eta modu ludiko baten bidez gai bakoitzaren ideiak bereganatzen dituzte”.

Ikasturte honetan ikasleek dagoeneko hiru antzezlan jokatu dituzte. Azkena, aurreko ostiralean. Txikien taldea, Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailako haurrak izan ziren Piratak eta azken balea antzezlana aurkeztu zutenak. Iturmendiko eskolan garatzen ari diren proiektua Albaola itsas faktoriaren bisitarekin osatuko da. Sakanako hainbat herri eskoletako ikasleek Pasaiarako bidea hartuko dute martxoan.

Argazkiak: Arrano Beltza eskola.