Larunbatean 26. Zarauztarra lasterketa jokatu zen (50 km), kadeteen mailako proba, euripean. 124 txirrindulari zeuden izena emanda eta horietatik 64 sailkatu ziren. Helmugan esprinta jokatu zuen boskote batek eta Zarauztarra taldeko Haritz Erasun gailendu zen (1:17:31), Intersport Irabia taldeko Josu Etxeberria iturmendiarraren aurretik. Intersport Irabiako Jon Gil 26.a sailkatu zen, Urko Gorriti 33.a, Ander Rosado 36.a eta Javier Mitxaus 64.a.
Emakumezkoetan, CAF Transport Engineering taldean dabilen junior mailako Maialen Aramendia iturmendiarrak irabazi zuen proba (1:19:34), lasterketan helmugara 24.a iritsita.