Maialen Aramendia bigarren juniorra Barrundian

Guaixe 2016ko api. 25a, 10:23

Proba Emakumezkoen Euskaldun Torneorako baliagarria zen eta Arabako Txapelketa zen

Larunbatean V. Barrundia Udala San Prudentzio Trofeoa jokatu zen, aldi berean Arabako Emakumezkoen Elite eta Junior Txapelketa zena eta Emakumezkoen Euskaldun Torneorako baliagarria zen proba. Barrundian barna jokatutako 78 km-ko lasterketan Ainara Elbusto izan zen protagonista nagusia. Reyno de Navarra taldeko elite mailako txirrindularia bakarrik iritsi zen helmugara (2:10:04). 7 segundora sartu zen 14 txirrindulariz osatutako taldea, Euskotrak-Euskadiko Ana Usabiaga buru zela. CAF Transport Engineering taldeko Maialen Aramendia iturmendiarra 8.a sartu zen, baina probako bigarren juniorra izan zen. 52 txirrindularik osatu zuten proba.