Artaxoako Hiria Trofeoa Josu Etxeberriarendako

Guaixe 2016ko mai. 4a, 08:35

Irabia Intersporteko txirrindulariak 3 segundo atera zizkion Quesos Albenizeko Marcos Pisoni

Larunbatean Artaxoako Hiria Trofeoa jokatu zuten kadeteek, 52 km-ko proba. Aralar taldeko Irabia Intersportek lan bikaina egin zuen Josu Etxeberriarendako eta iturmendiarra bakarrik iritsi zen helmugara (1:41:12). Etxeberriak 3 segundo atera zizkion atzean zuen hirukoteari. Bigarrena Burundako Quesos Albenizeko Marcos Pison eta laugarrena Quesos Albenizeko Ailetz Lasa izan ziren, 3 segundora. Tropel nagusia 8 segundora sartu zen. Sakanako bi taldeko gainontzeko txirrindulariei dagokienez, Imanol Galarza (I.I.) 13.a izan zen, Mateo Gonzalez (Q.A.) 18.a, Unai Villalobos (Q.A.) 30.a, Josu Jaka (Q.A.) 31.a, Javier Mitxaus (I.I.) 35.a eta Urko Gorrti (I.I.) 47.a. Probako talde onena Quesos Albeniz izan zen, eta bigarrena Intersport Irabia.

Maialen Aramendia bigarrena
Lasterketa berberan junior mailako emakumeak lehiatu ziren. Sopela-Ugeraga taldeko Miriam Gardachal izan zen lehena (1:43:54) eta CAF-eko Maialen Aramendia iturmendiarra bigarrena, denbora berean.