San Migel festak hemen dira

Guaixe 2016ko mai. 6a, 10:02

Maiatza jaso ondoren, San Migel festen txanda iritsi zaie iturmendiarrei. Gaurko eta biharko ospakizun egitaraua antolatu dute herriko eragileen artean eta sakandarrak Iturmendiko festetaz gozatzera gonbidatu dituzte.

Egitaraua

Maiatzak 6, ostirala

20:00etan Triki-pintxo-potea gaztetxean eta bi elkartetan.

Ondoren bokata-jatea, gaztetxean.



Maiatzak 7, larunbata

13:00etan Herriko dantzariak plazan. 
        
                Auzatea

17:00etan Pilota partiduak frontoian. 
         
               Gero herri kirol apustuak.

20:00etan Auzatea plazan.
20:00etatik 22:00etara Dantzaldia Txikiband taldearekin. 

22:00etan Herri afaria Aitzkozar elkartean.
00:00etatik 3:00etara Dantzaldia Txikiband taldearekin. 

Eta gaupasa Gaztetxean eta Aritzaga elkartean.