Ioseba Fernandez Espainiako Txapelduna

Guaixe 2016ko eka. 7a, 10:28

100 metrotan eta sprintean gailendu zen iturmendiarra

Asteburuan Espainiako Irristaketa Zirkuitu Txapelketa jokatu da Iruñeako Antoniuttin. Nafarroako selekzioa bikain aritu da eta 23 podium lortu ditu. Juniorrak, seniorrak eta masterrak lehiatu ziren. Tartean, Berriroere taldeko Ioseba Fernandez iturmendiarrak puntan jarraitzen duela erakutsi zuen. Fernandezek 100 metrotan eta sprintean irabazi zuen.