Iturmendi, festetan

Guaixe 2016ko uztailaren 15a

Karmengo Amaren omenezko festak atzo hasi ziren. Herriko ospakizunak  Santa Marina ermita ingurura lekualdatuko dira astelehenean.

Garilak 14, osteguna. Bezpera
19:00etan Etxajua, festen hasiera.
19:00etan Herriko dantzari eta txistulari saioa.
22:00etan Herri afaria, Ximona gaztetxeak eginda.
Arratsalde eta gauean Karaoke Txema dj-rekin.    

Garilak 15, ostirala. Helduen eguna
13:00etan Mariatxi Urrutia bikotearen emanaldia.
14:00etan Santa Marina elkartean helduen bazkaria.
17:00etan Futbito partidua frontoian.
19:00etan Antton magoa.
22:00etan Emakumeen afaria frontoian.
Arratsaldean Areta dj eta gauean Banda del jefe Bigun taldearen kontzertua.

Garilak 16, larunbata. Karmen eta haur eguna
Goizean meza nagusia
13:30ean Etxe loratuen lehiaketa auzogelan.
Goizez eta arratsaldez haur jokoak, puzgarriak, aparra eta abar.
22:00etan Zezensuzkoa
22:00etan Herri afaria, Aitzkozarrek eginda.
Arratsalde eta gauean dantzaldia Trikidantz  taldearekin.

Garilak 17, domeka. Gazte eguna
09:00etan Burunda txirindula eskolako probak.
14:00etan Kaldereten bazkari eta lehiaketa.
17:00etan Dardoen lehiaketa frontoian.
Goizez eta arratsaldez Sakaranga txarangarekin  musikaldia.
22:00etan Zezensuzkoa.
Arratsalde eta gauean Delmai dj-rekin dantzaldia.

Garilak 18, astelehena. Santa Marina eguna
10:00etan Baselizara irteera.
Meza baselizan
12:00etan Herriko trikitilariak.
19:00etan Sanpedroalden auzatea.
22:00etan Makailu jana, herri afaria.
24:00etan Festen bukaera, traka eta hau pena nik!
Arratsalde eta gauean Txirri Terry dj-rekin.

Oharrak: egunero, goizez eta arratsaldez auzatea.