Maialen Aramendia Valladolideko Itzulira

Guaixe 2016ko uzt. 21a, 11:22

Espainiako selekzioarekin lehiatuko da iturmendiarra

Garilaren 22tik 24ra bitartean jokatuko da junior mailako Valladolideko Itzulia. Espainiako selekzioarekin aritzeko konbokatu dute Maialen Aramendia iturmendiarra. Ane Santesteban, Miriam Gardachal, Sara Martin (Gaztela Leon), Sofia Rodriguez (Valentzia) eta Iurani Blanco (Balears) izanen ditu taldekide. Ostiralean Valladolid-Fuensaldaña (92,2 km) osatu beharko dute, larunbat goizean 11 km-ko erlojupekoa Castroverde de Cerraton eta arratsaldean Mojados-Portillo etapa (62,5 km) eta igandean Valladoliden abiatu eta despedituko den etapa (97,7 km).