Iturmendiko larrain eguna 2016

Guaixe 2016ko uzt. 25a, 12:03

Atzera ere, trilladora martxan jarri zuten Iturmendin

Aspalditik kosetxadorak erabiltzen dira gure soroetako uzta biltzeko. Lan horietan murgilduta dabiltza gure nekazari eta abeltzainak. Baina garai batetan trilladorak egiten zituen lan horiek. Eta trilladora ere aurrerapen bikaina izan zen alea eta lastoa banatzeko orduan. Garai horiek gogoratu nahi izan zituzten Iturmendin eta Ajuria etxeko trilladorarekin garia eta lastoa banatzeko lanetan ibili ziren asteburuan.