Ioseba Fernandez Europako Txapelketan

Guaixe 2016ko uzt. 28a, 10:00

Zirkuituko probatan ariko da iturmendiarra

Igandetik Europako Irristaketa Txapelketak jokatzen ari dira Holandako Heerde hirian. Espainiako selekzionatzaile Garikoitz Lergak zortzi irristalari hautatu ditu bertan aritzeko, eta tartean dago Ioseba Fernandez irristalaria. Iturmendiarrak arantza atera nahi du, aurreko Europako Txapelketetan ezin izan baizen aritu, lesionatuta zegoelako.
Asteazkenera bitartean pistako probak jokatu ziren eta ostegunean hasiko dira zirkuitukoak. Bertan lehiatuko da iturmendiarra.