Josu Etxeberria, kadeteen Arabako Itzuliko liderra

Guaixe 2016ko ira. 6a, 11:32

Josu Etxeberria, Nafar Kirol Jolasetako txapeldun maillotarekin.

Igandean Gasteizen jokatutako lehen etapa irabazi zuen iturmendiarrak

Igandean hasi zen kadeteen mailako Arabako Itzulia, Gasteizen jokatutako etaparekin. Egun gorabeheratsuan, azkenean boskote bat iritsi zen helmugara eta Aralar klubeko Intersport Irabia klubeko Josu Etxeberria izan zen azkarrena (1:16:09). Burundako Quesos Albeniz taldeko Marcos Pisón bosgarrena izan zen, denbora berean. Bere taldekide Unai Villalobos 11.a eta Ailetz Lasa 13.a sailkatu ziren. Irabiako Urko Gorriti 17.a sartu zen, Beñat Etxezarreta 18.a, Imanol Galarza 19.a, Unai Lizarraga 37.a eta Iker Cerviño 38.a. Xabier Mauleon 39.a sartu zen, kontroletik kanpo.
Arabako Itzuliko 2. etapa Artziniegan jokatuko da, igandean, irailaren 11n.

Bezperan, Lukinen
Larunbatean kadeteen eta jubenilen lasterketa jokatu zen Lukinen (84 km). Arabarrak taldeko Martinez de Albeniz juniorrak irabazi zuen lasterketa, helmugara bakarrik helduta. Josu Etxeberria kadetea bigarrena sailkatu zen, 6 segundora. Bere taldekide Imanol Galarza kadetea 13.a izan zen, 1:53ra, eta Beñat Etxezarreta  kadetea 20.a, 3:10era.