Mundialean zilarrezkoa da Fernandez

Guaixe 2016ko ira. 15a, 09:40

100 metro sprintean bigarrena izan zen irristalari iturmendiarra

Chinako Nanjingen Abiadura Irristaketako Mundialak jokatzen ari dira. 100 metroko sprint proban zilarrezko domina jantzi zuen Ioseba Fernandez irristalari iturmendiarrak, Jorge Luis Martinez (9.820) txapeldunarengatik 17 ehunenekora sartu eta gero (9.837).