Maialen Aramendia 74.a Europako Txapelketan

Guaixe 2016ko ira. 21a, 10:00

Plumelec hirian lehiatu da iturmendiarra

Asteburuan junior eta elite mailako Europako Txirrindularitza Txapelketak jokatu dira Plumelec hirian, Bretañan. Espainiako selekzioan hautatutakoen artean Maialen Aramendia Telleria zegoen, CAF Transport Engineering taldeko iturmendiarra. Junior mailako lasterketan aritu zen Aramendia. 68 km-ko proba latza izan zen, Alemaniako selekzioko Liane Lippertek irabazitakoa, helmugara bakarrik iritsi eta gero. Maialen Aramendia 74.a iritsi zen helmugara, 6:41ra.
"Inoiz baino gehiago sufritu dut. Hemengo maila oso altua da eta hasieratik kostatu zaigu aurrean egotea" azaldu zuen iturmendiarrak.